Martxoak 23 ostirala:
Lanetik irten, eta nire bazkaltzeko ordua aprobetsatu nuen lehen tutoretza ordura joateko. Irakaslearekin hitz egin ondoren, nahiko pozik irten nintzen gelatik eta segituan hasi nintzen nik lan egiten dudan ikastetxean informazioa biltzen.
Aste-santuko oporretan “teknologia berrien erabilera ikastetxean” lana bukatu nuen, pentsatuz txukun eta ondo egin nuela.
Apirilak 27 ostirala:
Bigarren tutoretzan, berriz, lehenengo lana entregatu nion, (email-ez ere bidali nion)eta segituan esan zidan teoria ondo baina word gaizki erabilia zegoela: aurkibidea, tituloak, zenbakiak, argazkiak… Beraz, estilo y formato, viñetas, encabezado, actualizar como, guardar imagen como… nahiko ongi esplikatu zidan zer eta nola egin baina etxean egiten hasi eta hor sortu zitzaizkidan arazoak, inguruko guztiak mareatu nituelarik. Kostata baina bukatu nuen lehenengo lana.
Maitzak 18 ostirala:
Hirugarren lana, email-ez bidali nion, disketearekin arazoak eduki nituen , nola ez! . email-ean ez zegoen lana, disketean lan zaharra zegoen, berria ez, auskalo!!! Gelatik desesperatua atera nintzen. Azterketak gainean eta ni teknonogia berriko lehenengo lanakin , beraz irailako uztea erabaki nuen.
Uztailean:
Azterketak bukatu ondoren, laugarren tutoretza ordura joan nintzen. Irakasleak beste 2 lanak esplikatu zizkidan.
Uztaila oporrak:
Inguruko guztiak mareatu ditut, egunetik egunera ordenadoreari gorroto gehiago ari diot hartzen.
Badakit klasera joanda ezberdina izango dela, taldeko lana da, momentuko dudak, ordenadorea blokeatzen bada irakaslea hor dago, baina nire etxean ez daukat irakaslerik. Nire etxeko ordenadoreak 7 urte ditu, windows 98 da, funtzionatzeko gutxienez 5 aldiz piztu behar dut, blokeatu egiten baita, askotan leihotik botako nuke.
Abuztuak 20-28:
3 lanak bukatu ditut, baina orain okerrena falta zait, nola sortu bloga, nola txertatu lanak …? Ai ama!!! Esplikatu didate baina, ordenadorea piztu, interneten sartu, acceder… blokeatu egiten da… argi dago ez naizela jaio informatikaria izateko.
Telefonoz bateri deitu, besteari; esplikatzen didate, bai, hau egin, return, eskubiko botoia... baina niri gauza arraroak ateratzen zaizkit eta gainera azkar blokeatzen da...
Ez dakit nola, baina azkenean bukatu dut…