
Nerea zabalegi naiz, eta Blog honetan, hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak haur hezkuntzan izeneko irakasgaian egindako lanak txertatu ditut. Hau da egin dudan paper zorroa.
Irakasgai honetan, lan ezberdinak egin behar izan ditut. Batetik, tecnologĂa berriak ikastetxeetan nola erabiltzen diren aztertu behar izan dut,. Hona hemen nire lehenengo lana:
TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA IKASTETXEETAN.
Bigarren lana, NARRAZIO DIGITAL bat egitea izan da. Bertan, Oskorriren Mari Jan kanta Zan diskako 24.abestian oinarritu naiz eta honen inguruan ipuin bat asmatu dut. Haur hezkuntzan garrantzitsua da animalien mundua ukitzea eta horretarako, udaberria gaiari lotuta narrazio digital hau erabili dezakegu. Haur Hezkuntzako 2,3,4 eta 5 urteko geletan erabili dezakegun ale didaktikoa da baina nik 3 urteko gelan frogatu dut.
Narrazio Digitalaz gain, ale didaktiko bat ere erantsi dut. Ale didaktiko hau 3 saiotan banatu dut eta zortzi jarduera proposatu ditut.
Honez gain, EGUNKARIA ipini dut.
Azken lana, bloga sortzea izan da. Hau da, egindako lan guztiak txertatzeko oinarria, paper zorroa izan da. Beraz, aurrean daukazuna da hirugarren lana.